Ezagutza zientifikoak pertsonak gaitzen ditu, beren osasuna hobeto kontrolatzeko eta hobetzeko, eta zientziak eta haren prozedurek gizarte-ongizateari egiten dioten ekarpena ulertzeko.
Garrantzitsua da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren amaieran ikasleek zientziaren arloko prozedurazko ezagutzak barneratuta izatea; batik bat, teknika esperimentalei dagozkienak.
LAN-JARDUERARI APLIKATUTAKO ZIENTZIAK ikasgaiaren bidez, oinarrizko prestakuntza esperimentala lortuko dute ikasleek, eta hori lagungarria izango zaie laborategiko lan-diziplina barneratzeko, aintzat hartuz segurtasun- nahiz higiene-arauak eta kasu bakoitzean babes-ekipo egokiak erabiltzearen garrantzia.
Ikasgai osoaren trataera batik bat praktikoa izango da, eta talde-lanaren garrantzia azpimarratuko
eta balioetsiko da, bai eta egindako lanetan lortutako emaitzak ahoz aurkeztea eta defendatzea ere. Bestalde, IKTak baliatuko dira, ikerketa-lanak egiteko eta emaitzak aurkezteko, informazioa zabaltzeko eta edukietan sakontzeko, eta simulazio- eta esperimentazio-programak egoki erabiltzeko.
(EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 2016ko urtarrilaren 15a, ostirala)